XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

218. G. Zergatik deitzen diogu Jaungoikoari gure Aita? E. Guztiok bere semeak geralako deitzen diogu Jaungoikoari gure Aita.

219. G. Zergatik esaten degu zeruetan zaudena ? E. Jaungoikoa toki guztietan egon arren, zeruan, batez ere dagolako esaten degu zeruetan zaudena.

XXIV IKASKIZUNA

Aitagurea: Eskabideak

*220. G. Zer eskatzen degu santifikatua izan bedi zure izena esatean? E. Jaungoikoaren izena ezagutua ta goratua izan dedilla, eskatzen degu santifikatua izan bedi zure izena esaten.

*221. G. Zer eskatzen degu betor gugana zure erreinua esatean.

E. Agindu dezala Jaungoikoak gure animetan orain bere graziaren bitartez eta gero zoriona eman dizaigula, eskatzen degu betor gugana zure erreinua esatean.

*222. G. Zer eskatzen degu, egin dedi zure borondatea zeruan bezela lurrean ere esatean? E. Zorionekoak zeruan egiten duten bezela, guk ere emen bean Jaungoikoak nai duana egin dezagula, eskatzen degu, egin bedi zure borondatea zeruan bezela lurrean ere esatean.

*223. G. Zer eskatzen degu, emaiguzu gaur gure eguneroko ogia esatean? E. Gorputzarentzat berari dagokion janaria ta animarentzat grazia ta Sakramentuak eman dizazkigula, eskatzen degu, emaiguzu gaur gure eguneroko ogia esatean.

*224. G. Zer eskatzen degu, barka zazkiguzu gure zorrak guk geren zordunai barkatzen diegun bezela esatean? E. Samindu gaiztuztenai edo gaizkiren bat egin digutenai guk barkatzen diegun bezela.